Lagundu enpresak, urtebetean zehar, etxeko langileak, gehienez, lau aldiz ordezteko aukera ematen die familiei.
Urtebetean zehar, etxeko langilea lau aldiz aukeratu ahal izango duzu, adineko pertsona bat, mendekotasuna duen pertsona bat, pertsona zahar bat edo umeak zaintzeko; horretarako, aurrez aurreko elkarrizketak izango dituzu izangaiekin eta bat aukeratu ahal izango duzu, familiak baitauka beti azken hitza.
Zerbitzu horrekin, lasaitasuna eta segurtasuna ematen zaio familiari, eta, dena delako arrazoiagatik, beste langile baten beharrean baldin badaude, etxeko langile ordezko bat izango dute; dela lehendabizi aukeratutako pertsonarekin ez daudelako konforme, eta hari baja eman eta etxeko beste langile bat behar dutelako, dela lehenengo aukeratutakoak bere lanpostua uztea erabaki duelako.
Beste kasu bat izan daiteke, etxeko langile horrek hilabeteko oporraldia hartzeko eskubidea izanik, titularraren oporraldian zehar ordezko langilea behar izatea; baita gaixotasunagatiko edo etxeko ezbeharren batengatiko baja hartzen badu ere.
Lagundu enpresaren Etxeko Zerbitzuetarako Urteko Aholkularitza Zerbitzuan sartzen direnak
Lagundu enpresaren Etxeko Zerbitzuetarako Aholkularitza Zerbitzuaren kontratazioan sartzen dira etxeko langilearen lehendabiziko lan-kontratua egiteko izapideak eta Gizarte Segurantzan alta ematea.
Bigarren ordezkapenetik aurrerako kontratu berrien altak eta bajak ez daude kontratazio horretan sartuta. Horiek euren tarifa izango dute, langile bakoitzeko lan-kontratua egiteak eta gizarte segurantzan alta emateak, alegia.
Ez da urteko tarifan sartzen etxeko langilearen hileko kostua.
Familiak hilero ordaindu beharko du ordainsaria. Ez daude sartuta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko hileko kuotak.
Gizarte Segurantzaren Etxeko Langileen sistema berezian egiten dira kontratuak.