Internet eskolak adineko pertsonentzako
Irunen, Hondarribian eta Donostian

Internet eskolak adineko pertsonentzako Irunen, Hondarribian eta Donostian

 

Internet eskolak adineko pertsonentzako

Ordenagailua daukazu, baina ez dakizu erabiltzen? Zure senitartekoekin eta lagunekin Internet bidez harremanetan jarri nahi duzu, baina tresna informatikoak erabiltzeko beldur zara?

Eskolak pertsonalizatuak eta banakakoak dira, aurrez aurrekoak eta etxean bertan; ordenagailua eta Internet erraztasunez erabiltzen ikasi nahi duten helduei eta hirugarren adinekoei zuzenduta daude eskolak. Ez da beharrezkoa aurretiaz tresna horiek erabiltzen jakitea, izan ere, eskola horietan oinarri-oinarrizko mailatik hasten gara ikasten.

Zer irakasten dugu eskola partikularretan?

Eskolak erabat praktikoak dira, ikaslearen ezagutzei eta beharrei egokitutakoak; hutsetik abiatuta, ordenagailuaren gaineko eta Interneteko programak eta tresnak erraztasunez erabiltzen ikasteko oinarrizko tresnen gaineko ezagutzak jasoko dituzte. Honako gaiak lantzen dira, lehentasunaren arabera ordenatuta:

Interneten nabigatzea

Google, Yahoo eta beste bilatzaile batzuekin hainbat gairi buruzko informazioa, irudiak, Youtubeko bideoak eta fitxategiak arakatzen ikasiko dugu, beti ere, norberaren beharren arabera.

Sare Sozialetan sartzea

Facebook eta Twitter gune berritzaileei esker, ezagunekin, lagunekin eta senitartekoekin zuzenean jarduteko aukera dugu, argazkiak, bideoak, oharrak eta beste partekatuz.

Konta ezin ahala gauza egin dezakegu, hala nola, musika jaitsi, on line dauden filmak ikusi edota Paint programarekin marrazkiak egin; eta hori guztia, zeure ordenagailutik bertatik.

MSN Skype bidezko On line Interneteko eskolak

AUKERATU ZUK ZEUK GAIA *

Facebookeko Kontua sortzea eta erabiltzea (3 eskola-ordu)

Skype-eko Kontua sortzea eta erabiltzea (2 eskola-ordu)

Twitterreko Kontua sortzea eta erabiltzea (2 eskola-ordu)

Tablet bat erabiltzea (Kontsulta ezazu prezioa)

PC bat edo Laptop bat erabiltzea (Kontsulta ezazu prezioa)

Youtube erabiltzea (2 eskola-ordu)

Internet bidezko Negozioa sortzea eta erabiltzea (Aholkularitzako 3 ordu)

Smartphone edo Telefono adimendun bat erabiltzea (2 eskola-ordu)

E-posta Kontua sortzea eta erabiltzea (2 eskola-ordu)

Google erabiltzea, informazio garrantzitsua bilatzeko. (2 eskol—ordu)

WhatsApp erabiltzea (2 eskola-ordu)

Laguntza Gipuzkoako
ospitalean eguneko 24H

Ospitalean lagun egitea, ospitalean dauden pertsonak zaintzea eta gauak haiekin igarotzea, Gipuzkoan.

Erosketak, mandatuak
eta zuzemenak

Zuzemenak, erosketak, mandatuak eta egin ezin dezakezun guzti hori egiten dizugu.

Aviso Legal - LOPD

  Inscrita en el Registro Foral de Servicios Sociales de la Diputación de Gipuzkoa E20 000382 0000

Diseño web by Optimiza